martes, 18 de noviembre de 2008

Pilota: Eskuz binakako txapelketa

Errekak , urtero bezala, eskuz binakako txapelketa antolatu du. Oraingo honetan VII.Edizioa betetzen du txapelketak.

Zazpi kategoria izanen dira: benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil, bigarren mailako seniorrak eta senior elite kategoriak. Kategoria guzietan irekia da txapelketa, senior elite kategorian izan ezik, hemen pilotariak gonbidatzen dituelako Errekak.

Txapelketa 2009ko lehendabiziko egunetan hasiko da martxoan akitzeko da. Izen ematea fax bidez egin beharko , beti ere abenduaren 5a baino lehen. Horretarako Errekaren fax zenbakia dago interesatuen eskutara: 948 450 991.

Benjamin, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako partidak igande goizetan jokatuko dira Doneztebe, Urrotz, Legasa eta Donamariako pilotalekuetan. Bigarren eta elite senior kategorietan, berriz, partidak asteazken arratsaldetan jokatuko dira Doneztebe eta Berako pilotalekuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario