miércoles, 22 de julio de 2009

LA INDURAIN - KRONIKA

La Indurain

Iritsi da data, eta herritik hurbil ospatzen den martxa ospatuko da igande honetan Beran...

Batzuek jakinen duzue bi zirkuituz osatua dagoela martxa, batetik 113 kilometrokoa, Belate igo eta Orokietatik buelta egiten duena, eta bestetik luzea Belate-Egozkue-Artesiaga-Belate eta Orokietatik buelta egiten duen 186 kilometrokoa....

Martxa honek duen gauza onetako bat, hemengo txirrindulariendako debut gisakoa izaten dela da, eta honetan ere, baditugu debutak... Motza egitera animatuko baitira Xabier Bañares eta Kazo lehen aldiz, baina hauetaz gain doneztebar andana izanen dira bizikleta gainean... Javi Juanotena, Alfredo Telletxea, Josu Juanena, Arregui eta ziur bakarren bat uzten dutela...

Marizku eta Libo ere entrenatzen ikusi omen dituzte baina ez dakit azkenean animatuko ote diren...jeje!

Joan den urtean motzean denbora ona lortu ostean, aurten luzean ibiliko naiz ni, erortzeko arrisku guttiago dagoelako, eta inoiz egin ez dudalako, Belate bi aldiz igotzeak baina, kriston pereza ematen dit...

Ongi pasa aterako garen guziei, eta jendea animatu karretera bazterrera atera eta animoak ematera, gerora kronikak etorriko dira...

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios:

Publicar un comentario