miércoles, 19 de agosto de 2009

Ibai Meoki Anaitasunarekin aurredenboraldian

Goi mailako taldeak aurredenboraldian daude dagoeneko eta horien artean Anaitasuna taldea. Ibai Meoki lehendabiziko taldearekin ari da entrenatzen, nahiz eta Lehen Maila Nazionalean aterako duten taldearekin tartekatuko dituen bere partiduak.

Berriz ere goiko postuetan egoteko intentzioa dute Juantoren mutilek eta horretarako hagitz talde polita prestatu dute. Hona hemen aurten arituko diren jokalariak:

Atezainak: Armand Torrego, Álex Martínez eta Alejandro Capón
Hegalekoak ezkerretik: Carlos Chocarro eta Tizok Egozkue.
Lateralak ezkerretik: Carlos Grau, Niklas Johansson eta Iosu Goñi
Zentralak: David Rodríguez, Mikel Unanue eta Ibai Meoki
Lateralak eskuinetik:Iago Muiña, Javier Humet eta Javier Borragan
Hegalekoak eskuinetik: José Manuel "Pocholo" García eta Miguel Goñi
Piboteak: Víctor Aldunate, Mikel Redondo, Ion Latorre eta Álex Valdivieso

No hay comentarios:

Publicar un comentario