jueves, 27 de agosto de 2009

Niko, berriz San Antonio-rekin lanean

Egyptoko Mundiala jokatu eta gero, atseden ttiki bat izan du Niko Mindegiak, baina berriz ere lanean dago Reyno de Navarra San Antonio taldearekin.

Asteburu honetan Egiako Torneoa jokatuko dute. Ortziralean 18:00etan Arrate-Valladolid eta 20:00etan San Antonio-Ademar. Larunbatean izanen dira 17:30etatik aintzin 3.eta 4. posturako partiduak eta finala.

Irailaren 4an eta 5an,berriz, Juve Memoriala jokatuko da Lekunberrin, Reyno de Navarra San Antonio, Helvetia Anaitasuna, Naturhouse La Rioja eta CD. Bidasoa taldeak parte hartuko dutelarik bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario