Ezin zuen garaipena bertzerik lortu Espainiako selekzioak bizirik iraun nahi bazuen Egiptoko Junior Mailako Mundialean. Eta ez dute hutsegin, 32-28 irabazi dutelako Tunez-en kontra.
Partidua ez da batere ongi hasi, izan ere 12-15 galtzen joan dira atsedenaldira. Baina bigarren zatian gauza erabat aldatu eta 4 goleko errentarekin bukatu dute partidua.
Espainiako selekzioan golegile nagusia nor izan ote den galdetzen diozue zuen buruari? Erantzuna: Niko Mindegia, 6 golekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario