LAUGARRENAREN BILA
Hurrengo asteburuan gure laugarren Ligako titulua lortzen saiatuko gara Zizur-en jokatuko dugun Final Four-ean, nahiz eta hagitz zaila izanen den, aurkari gogorrei aurre egin behar baitiegu.
1989. urtean, Txomin Mindegia eta Luis Goñik entrenatutako taldeak lehen aldiz Ligako irabazle izatea lortu zuen. Txantrearen aurka borroka gogorra izan zen. Iruñean berdinketa lortu eta Donezteben gol bakar bategatik irabazi genuen leporaino bete zen frontoian. Garai hartan ez zegoen Final Four-ik.Liga erregularreko txapeldunak irabazten zuen. Lortu genuen eta Asturiasera igoera fasea jokatzera joan ginen.
Hurrengo denboraldian, 1990ean, bigarren titulua lortu genuen, orain Luis Goñik zuzenduta.
Urte hartako igoera fasea ez zen egoitza bakarrean jokatzen, baizik eta etxean eta kanpoan. Gogoratzeko modukoa izan zen Donezteben Eibarko Arrateren kontrako partidua. Ia bertan behera geratu zen The Zikins peñak piztutako bengalen ondorioz.
Santander eta Logroñon ere partidak jokatu genituen.
2018/2019 denboraldia itxaron behar izan genuen hirugarren Ligako titulua lortzeko, Donezteben jokatutako Final Four ahaztezinean. Denboraldia partidurik galdu gabe itxi genuen, urte ahaztezin batean.
----
EN BUSCA DE LA CUARTA LIGA
El próximo fin de semana intentaremos lograr nuestro cuarto título de Liga en la Final Four que disputaremos en Zizur, aunque sabemos que será muy difícil ya que nos enfrentamos a rivales durísimos.
Allí por 1989, el equipo entrenado entonces por Txomin Mindegia y Luis Goñi se proclamó por primera vez en la historia del Club ganador de la Liga. Tuvo una fuerte pelea contra el Txantrea. Solo cedimos un empate allí y ganamos por la mínima en un frontón doneztebarra a reventar. Por aquel entonces no había Final Four ni nada similar. Ganaba el campeón de la liga regular. Lo conseguimos y nos fuimos a Asturias a jugar la fase de ascenso.
Y en la temporada siguiente, 1990, conseguimos el segundo título, ya dirigidos por Luis Goñi.
La fase de ascenso de aquel año no se jugaba en una única sede, sino en casa y fuera. Para no olvidar aquel partido en Santesteban, donde recibimos al Arrate de Eibar en un encuentro que estuvo a punto de ser suspendido por el intenso humo de las bengalas que sacó la peña The Zikins.
También jugamos partidos en Santander y en Logroño.
No hay comentarios:
Publicar un comentario