martes, 25 de noviembre de 2008

ASTEBURUKO PARTIDUAK ( AZAROAK 29)

Joan den ihardunaldia pasa bertzerik ez denean, hurrengo asteburura begira jartzen gara.
Asteburuko partiduak hauek izanen dira, denak larunbatean:

Seniorrak 17:30etan Donezteben: Erreka - Anaitazarra
Jubenil mutilak 19:00etan Huarten: Huarte - Erreka
Jubenil neskak 16:30etan Larraintzarren: Ultzama - Erreka
Kadete neskak 12:00etan Donezteben: Erreka - Malkaitz
Infantil neskak 10:30etan Donezteben: Erreka - Cantolagua

Nabarmendu Errekako talde seniorrak partidu hagitz interesgarria jokatuko duela larunbat honetan, etsai gogor baten kontra: Anaitazarra. Seguraski ligako kalitate gehien duen taldean, eta faborito nagusienetakoa. Gaur egun 3.postuan dago, Loyolaren kontra galdu eta gero. Arront zaila izanen du Errekak bere zazpigarren garaipena segidan lortzeko, baina Txantrearen kontra erakutsitako maila agertzen badu, lortu dezake.

Larunbatean, badakizue, denak animatzera!!!!!

No hay comentarios: