Eskubaloi denboraldia akitu denez, uste genuen aproposa izanen zela urteko balorazio bat egitea. Eta horretarako Txomin Mindegia jarri dugu lanean. Hona hemen denboradia eta etorkizuna nola ikusten duen:
Neska alebinak:
Talde berria izan dugu, eta Maria Oterminen eskutik hagitz lan polita egin dute urte guztian zehar. Jokoa aunitz hobetu dute eta disfrutatzen hasi direla eta baita kirola behar den bezala ulertzen ere, nabari da pistan. Horren lekuko azken egunean, Errekarenean alegia, eskeini ziguten ikuskizuna.
Segi horrelaxe neskak !!!
Mutiko alebinak:
Ikaragarria izan da mutiko hauek eman duten maila. Denboraldiko azkeneko partiduak eta lagunarteko torneoak bertzerik ez badute jokatu ere, partidu guztietatik bat bakarra galdu dutela erran behar da, eta hori Gipuzkoako txapeldunen aurka eta gainera Mini- balonmanokoa, hau da haiek aritzen diren neurri eta kantxetan eta hauek sekula aritu ez diren moduan aritu eta. Beti Pilar Olallaren eskutik, sekulako potentziala agertu dute eta espero dezagun datorren urten ere aritzea nahiz eta futbolean ere ari diren, eta biak tartekatzea erraza ez izan. Baino ez dugu uste horrelako ahalmena duen taldeari aukerarik eman behar ez zaionik kirola honetan bidea egin ahal izateko, batez ere, etorkizuna polita irekitzen ahal zaiola jakin eta. Nik uste akats handi bat izanen zela eskubaloian segitzen ez uztea, batez ere, disfrutatzen dutena ikusi eta !!!
Talde majiko hau ez genuke alferrik galdu beharko !!!
Neska infantilak:
Ez da izan talde erraza urtean zehar, batez ere, entrenadore aldetik nahiko eskas ibili garelako eta talde honek gidari tinko bat behar duelako beti gainean legokena. Bittori Mendiburuk ahal duena egin du, baina egoera ez da erraza izan eta entrenamentu gehienak mutiko kadeteen gigaripehan egin dituzte, Unai Gartziarena, Alberto Correira edo Jon Andiarenaren eskutik, eta hauen guztien gogo eta lanari esker, taldeak hobera egin du eta gainera aintzinpauso handia, espero zitekeena baino handiagoa emanez. Ea datorren urtean taldea hartzen duenak lan polit honi behar eta merezi duen jarraipen egokia ematen dion eta nahis eta kategoriaz aldatu, kirola munduan murgiltzen diren neska hauek buru belarri. Mobleak badaude, ordenatu egin behar !!!
Neska kadeteak:
Urteak joan, urteak etorri, eta beti ere, Leire Uterga, Dani Urroz eta Iñigo Etxeberriaren eskutik, eta ordu aunitz lanean eman ondotik, arront talde sendoa eta eraginkorra osatzera ailegatu dira neska gazte hauek. Jarrera ezin hobea, lanerako grina, kirola ongi ulertuz, eta lana azkeneko segunduraino eginez markagailuari begiratu gabe izan dira talde gozagarri hau hagitz maila disfrutagarri bateraino eraman duten faktoreak. Egitan plazer handi bat da neska hauek aritzen ikustea, talde jokoa dute ezagugarri eta lanerako gaitasuna, hitz batean sartzeko, erran daiteke............KIROLARIAK direla eta hitz horri, klub batean behinik-behin, errespetu handia diogu. Neska hauek laburbiltzen dute klub baten xedea eta azken helburua...........KIROLA, elkartzeko eta bertzeak errespetatzeko tresna egokia bezala.
Zorionak denei, guk helduak izatekin, zuek bezalakoak nahi dugu izan !!!
Mutiko kadeteak:
Buru belarri aritu dire Pello Miguel, Iban Mindegia eta Pello Grazenea talde honi ahalik eta gehiena erakutsi eta etekina atera nahiez. Biak ere lortu direla erran dezakegu lasai. Ez da urte erraza izan, batez ere, 5 jokalarik utzi egin dutelako urtean zehar, arrazoi desberdinak medio. Hori taldeak nabaritu du, eta aunitz gainera. Hala ere, jarraitu dutenak, serio demontre hartu dute lana eta sekulako grinakin aritu dira. Horrek suposatu du, kasu auniztan, garapen pertsonala ikaragarria izan dela eta jokalari bezala aintzinpauso handia ematen ari direla taldeko jokalariak. Jende gutxi, baina konpromiso handia izan da hauena eta emaitzak, jokoari eta garapenari begira, onak izan dira arrontean. Datorren urterako berri batzuk ere sartuko zaizkigo taldean eta gainera jendearen beharra zabaltzan ari gara Baztanen eta Bortzirietan ere jokalari kopuru dexentea lortu nahiez jubeniletan aritzeko.
Oztopo guztiak gainditu dituzue eta gogoa galdu gabe sekulako lekzioa eman diguzue !!!
Seniorrak:
Aldaketa garrantzitsuak taldean. Erran daiteke aro berri bati eman zaiola hasiera eta gauzak uste baino hobe joan direla orokorrean. Alde batetik entrenatzailea aldatu genuen aurten, Karmelo Rekartek utzi eta Txomin Mindegiak (Pello Miguel, Jokin Arraztoa eta Javier Bertizen laguntzarekin), hartu du taldea, bertze aldetik jokalari batzuk ere aldatu ditugu, arrazoi desberdinak medio, eta horrek ere pozik egoteko emaitzak eman dizkigu, baina garrantzitsuena ez dugu uste aurtengo urtean dagoenik, garrantzitsuena, eta horrela pentsatu nahi dugu horrela ematen duelako, etorkizunean ikusten dugu. Alde batetik gogoa eta kemena berreskuratu da eta, garrantzitsuena, afizioa polikiroldegira erakartzea lortu dugu. Etorkizunerako oinarriak jartzen hasi garela erran daiteke, eta egiten hasi garenak segida serioa eta sendoa behar du. Datorren urteei begira, taldearen garapena handia izatea espero dugu, izan ere, orokorrean talde gaztea eta kalidadekoa baita, eta gainera taldearen garapena oraindik inondik inora ez baitu goia jo. Horretarako eta horrelako pentsamentuekin gaude hemen eta lehendabiziko eta garrantzi handieneko pausoa eman ondotik, hau da, norabidea alde positibora aldatzea lortzen hasi ondotik, datozen lanak eta urratsak errazago eta beti gure aldeko dinamika horren barrenean emanen ditugulakoan gaude.
Aupa seniorrak, zuek zarete bertze guztien espilu eta eredu, ekin gogoz etorkizunari !!!
Aipamenak:
Ez genuke balorazio hau utzi nahi lanean aritu zareten guztiei eskerrak eman gabe, bai taldeekin eta baita zuzendaritza batzordean nahiz taldeen inguruan zuena aportatuz aritu zaretenei, zuen lanari esker ari dira gure gazteak KIROLA ezgutzen, eta hori bizi guztirako inbertsio itzuliezina eta positiboa da, ez egin dudarik.
Bertze aldetik aipatu nahiko genituzke Errekatik atera eta eskubaloian nabermendu diren kirolariak, bertzeak bertze:
Niko Mindegia: Gaur egun Anaitasunan (DHB, edo 2.mailan) ari dena eta Estatuko Junior selekzioan ere, jokalari garrantzitsua bietan.
Ibai Meoki: TID edo San Antonioko 2.taldean ari dena sekulako maila emanez eta Asobal ligan debutatu duena aurten.
Iñaki Indabere: TID-en ari dena, Meokirekin batera eta lesio potente bat gainditu ondotik urte akabila hagitz ona egin duena.
Kepa Miguel: Nafarroako kadete mailako selekzioan ari dena eta baita Espainako selekzioaren konzentraziora ere deitua izan dena.
Ana Mindegia: nafarroako infantil mailako selekzioarekin dabilena eta sekulako gorakada egin duena azken urte honetan.

3 comentarios:
Dudarik gabe denboraldi on honen gakoa jokin arraztoaren laguntza izan da. Talde hau etzen ezer izango bera gabe, wapapauuuuuuu!!!
Egia ote da Portland-era joanen dela Cabanasen lekua hartzera. Jokin Arraztoa, el Zupo del Erreka!!
zorionak denei¡¡¡ESKUBALOIA PIZTU DA DONEZTEBEN....ZERBAIT SOMATZEN DA HERRIAN......AUPA ERREKA¡¡¡
Publicar un comentario