domingo, 17 de agosto de 2008

SUPOSIZIOAK

Imagina dezagun futboleko 1. Mailako talde batean herri ttiki bateko (1500 biztanlekoa, adibidez) bi jokalari ari direla aurredenboraldia egiten. Pentsa dezagun horietako batek joan den urtean 1.Mailan debuta egin duela, eta bertzeak lehenagotik debutatu eta gero, orain bigarren mailako puntako talde batean utzia jokatzen duela, minutu asko jokatuz. Pentsatu, gainera, azken jokalari honek 21 urtez azpikoetan, Espainiako selekzioarekin aritzen dela, demagun erdilari gisa, eta nonbait ere, Errumanian adibidez, Europako Txapelketa jokatu duela. Eta horrekin aski ez, eta hiru partidutan futbolari hoberenari saria ematen diotela.

Herri horretan izugarrizko jarraipena eginen zitzaien bi jokalari horiei, denek izanen genuen haien berri, eta nork daki, agian futbol peñaren bat izanen zuten haien izenarekin.

Komunikabideek ere ez zuten notizia alde batera utziko eta inguruko aldizkari eta irratietan ezezik, Nafarroako egunkarietan ere islada izanen zuen. Haratako joanda, agian Marca edo horrelako batean ere agertuko zen….Nola ez ba!!! Herri ttiki bateko bi futbolari maila horretan, a ze meritua, ze emanen diote elikatzeko, zein izanen dira beraien entrenatzaileak,ze entrenamendu eginen dituzte, zein Klub horren sekretua...Denen ahotan egonen ziren, bai jokalariak, bai Klub-a. Dudarik ez egin!!!

Ba hori, ulertu nahi duenarentzat...

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Arrazoi guzia duzu!!! Herriko bi jokalari ASOBAL-en debuta egin dutela, eta kasi kasi bertako
komunikabideetan ere ez da agertu!!!! Tristea, bai, tristea..
Aupa RK!!!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

arrazoi guzia daukazu!!!!EZ DAGO EKUBIDERIK!!!

Anónimo dijo...

DENOK BADAKIGU ZE NOLAKO TRATUA DUEN ESKUBALOIAK PILOTA ETA FUTBOLEN ONDOAN.IKUSI AZKEN URTEETAN ZE NOLAKO ANEKDOTAK IZAN DIRE HERRI HONETAN C.D ERREKAKIN¡¡¡ESKUBALOIA DA HEMENGO KIROL NAGUSIA NAIZ TA JENDEAK HAU EZ ULERTZEA.POLEMIKAK APARTE ZORIONAK NIKO ETA IBAIRI ETA SEGI HORRELA¡¡¡TA NOLA EZ...ZORIONAK GURE TXOMIN HAUNDIARI ZE BERE LANA IZUGARRIA IZAN DA AZKEN URTEETAN¡¡¡AUPA ERREKA¡¡¡