viernes, 5 de septiembre de 2008

SEKZIO BERRIA: ERREKA DANTZA TALDEA

Azkenean erran dezakegu sekzio berria izanen dugula Errekaren barrenean: ERREKA DANTZA TALDEA.

Zenbait bilera egin ondoren,atal honen funtzionamendua zehaztu da. Horrenbertzez, Elkartearen barrenean egonen dira, eskubaloia, pilota, judoa edo bertze edozein sekzio bezala.

Bi talde desberdin daitezke: alde batetik gaztetxoak egonen dira, bere monitoreekin, dantza desberdinak ikasten.

Bertzetik helduen taldea aterako da. Hauek , ttikienak bezala, Errekaren barrenean egonen dira eta Udalaren laguntza ere izanen dute beraien iharduerak aintzinera ateratzeko. Horren truke, herrian egiten diren ekitaldi desberdinetan bere kolaborazioa eskeiniko dute.

No hay comentarios: