Partidu zaila zuten gure neskek, talde on baten kontra aritzen zirelako, Lizarrako Itxako. Egia da markagailuan dexenteko errenta agertzen dela, baina erran behar da kontent akittu dugula partidua. Lehen minututik azkenerarte borrokatu egin dugu, partiduari inongo momentutan aurpegirik galdu gabe. Argi dago maila honetan kategori haundiko taldeen kontra aritzea tokatuko zaigula, baina lehiakortasun hori mantentzen badugu, ezin da gehiago eskatu!!!
Atakean partidu nahiko polita egin dugu. Defentsan, berriz, bi zati narbamenduko nituzke. Lehenengoan nahiko erraz sartu dira, baina bigarrenean 6:0 defentsarekin aunitzez hobekiago moldatu gara.
Segi horrela lanean neskak!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario