Seniorrek eta jubenilek ez dira aritu asteburu honetan, baina gazteenek ez dute atsedenik izan:
Kadete neskak Baztango K.T. 39 - Erreka 6
Partidu arront zaila zuten doneztebarrek, Ligako faboritoaren kontra aritzen zirelako. Emaitzak zailtasun hori agertzen du. Entranatzaileak komentatzen digunez, entrenamentuetan eta partiduetan intensitate puntu bat gehiago lortuz gero, emaitza hobeagoak ailegatuko dira.
Infantil neskak Erreka 3 - Lekaroz 38
Hemen ere emaitza nahiko txarra, baina kontutan hartu behar da neska hauek urte bat edo bi gehiago duten jokalarien kontra aritzea tokatzen zaiela. Eta adin horretan, aunitz nabaritzen da hori.
Aupa neskak, eman gogor!!!
Oharra: Argazkian kadete neskak Elizondon jokatutako partiduaren aintzinetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario