Hiru asteburu segidan irabazi eta gero, Burladaren aurkako partidua jokatzen du gaur Errekak. Norgehiagoko zaila izanen da, Burlada ere sendo hasi duelako denboraldia. Elizgibela Polikiroldegian izanen da partidua, 20:00etatik aintzin.
BM Burladari buruzko informazio guztia, bere web gunean:http://balonmanoburlada.iespana.es/
Gogoratu ere bai, Jubenilen bi taldeak Donezteben ikusteko aukera izanen dugula gaur: 16:00etan neskak eta 17:30etan mutilak. Eta horrekin aski ez bada, goizean Kadete neskak arituko dira Polikiroldegian. Hauek dira partidu guztiak:
Seniorrak Burlatan 20:00etan: BM Burlada - Erreka
Jubenil neskak Donezteben 16:00etan: Erreka - Beti Onak
Jubenil mutilak Donezteben 17:30etan: Erreka - GDM La Merced
Kadete neskak Donezteben 11:00etan: Erreka - Baztango B
Infantil neskak Iruñan 11:45etan: Loyola A - Erreka
No hay comentarios:
Publicar un comentario