


Mikel Zabalza izanen dugu Donezteben aurtengo Mendiaren Egunean. Informazio gisa bere ibilbidea zein izan den aipatu digu Txomin Mindegiak:
Goi mailako eskalatzaile eta alpinista. Azken urte hauetan mutur-muturrean dabilena munduan zehar, bai 8000 milako mendiak eta baita goi mailako eskaladak ere burutzen, Alpeetan, Pirineoan, Andeetan, Antartidan, Nepalen, Pakistanen edo Indian errate baterako.
Goi mailako eskalatzaile eta alpinista. Azken urte hauetan mutur-muturrean dabilena munduan zehar, bai 8000 milako mendiak eta baita goi mailako eskaladak ere burutzen, Alpeetan, Pirineoan, Andeetan, Antartidan, Nepalen, Pakistanen edo Indian errate baterako.
8000 milakoen artean, K2 du egina, bertzeak bertze, eta horrek ematen du pixka bat bere potentzialaren neurria.
2008. urtean, iaz, Manaslu ere igo zuen Edurne Pasabanekin batera, hari laguntza eskeiniz 14 zortzimilako karreraren saiakeran, eta "al filo de lo imposible" programaren barruan.
Baina, iazko erronka handiena ez zen hori izan, Manaslu aldera joan aintzinetik, Gasherbrum 4 eskalatu zuen Ferran Latorre, Alberto Iñurrategui, Juan Vallejo eta José Carlos Tamayorekin batera. Gasherbrum 4-k ez ditu 8000 metro, 7925 baizik, baina mendi ikaragarri zaila da, eta historia guztian, hauek baino lehenago, bi kordadak bakarrik eskalatu dute hauek egin zuten bidea. Horrek ematen digu Zabalzaren neurri zehatza, eta ohartarazi punta-puntako mendizale bati buruz ari garela solasean.
Alpeetan, Pirineoan, Andeetan eta mundu guztiko mendietan zehar burutu ditu eskalada ikaragarri zailak ere (K2, Torre sin Nombre, Torres del Paine, etb...) , eta 20 urte daramazki bide zail eta zoragarrietan murgilduta.
Donezteben eskeiniko diguna zoragarria da, izan ere, "Torre sin Nombre", "K2" eta "G4"-n grabatutako irudiak eta hango experientziak kontatuko baitizkigu. Punta-puntako iharduerak eta bere burua mendizaletzat jotzen duen inork ikusi gabe delgitu ezin dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario