Emaitza ikusten duenak pentsatuko du erraz irabazi duela partidua Errekak. Inondikan ere... Hagitz zail jarri dizkio gauzak Tafallak, eskubaloi ona jokatuz , eta sailkapenari begiratuz gero pentsa ez liteken maila azalduz. Izan ere, partiduko zati haundi bat galtzen egon dira doneztebarrak, atsedenaldira bi gol azpitik joan direlarik. Bigarren zatian, aldiz, partidua itxuraldatu da, berexiki azken 20 minututan. Azkenean garaipen nahiko argia, baina ez sufritu gabe.
Bi puntu gehiago, eta Erreka sailkapenaren goiko postuetan segituko du. Goian sorpresak ez dira akitzen, Loyolak Zangotzan galdu duelako. Gauzak hagitz interesgarriak ari dira jartzen!!!
Bi puntu gehiago, eta Erreka sailkapenaren goiko postuetan segituko du. Goian sorpresak ez dira akitzen, Loyolak Zangotzan galdu duelako. Gauzak hagitz interesgarriak ari dira jartzen!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario