domingo, 11 de enero de 2009

HUARTE 21 - ERREKA 26

Ez da batere partidu erraza izan, bereziki kontutan hartuta Errekak jokalari aunitz falta zituela. Partidua, egia erran, ez da sobera erakargarria izan, baina taldeak zuen guztia eman du, borrokatuz eta partidu nahiko serioa eginez. Eta hori aski izan zaio Huarte-ri bortz goleko errentaz irabazteko.

Benga, ea jendea berreskuratzen dugun, bai partidurako bai entrenamentuetan ere, eta Liga hasieran erakutsitako joko mailara hurbiltzen garen. Sailkapeneko goiko aldean segitzen dugu, ez atzendu, eta hor mantentzeko lan haundia egin behar da.

Animoak eman hemendikan Dani Urroz eta Iban Ezkurrari. Zuen hutsunea nabarituko da, dudarik gabe!!! Aupa "pareja"!!!!

No hay comentarios: