domingo, 15 de febrero de 2009

Burladaren kontra, bertze garaipen bat

Markagaikua zehazki ez dakit seguru ( 26-19, edo horrela zerbait) baina Errekak bertze garaipen bat lortu du. Azkeneko emaitza ikusita partidua nahiko erraza izan zela pentsatuko dute aunitzek. Inondik inora. Burlada etsai hagitz gogorra da, eskubaloi azkarra eta polita jokatzen duena, jende gaztea eta esperientziaduna uztartzen dituena. Eta horrelako talde baten kontra irabaztea inoiz ez da gauza xamurra. Hori bai, Errekak partidu hagitz ona egin zuen berriz ere (gaizki ohitzen ez al gara hasi???), oso serioa bai defentsan bai atakean.

Zorionak talde guztiari: izugarrizko denboraldia ari zarete osatzen, eta aunitz ari gara disfrutatzen Donezteben eskubaloia eta Erreka maite dugunak.

1 comentario:

Anónimo dijo...

ZORIONAK DENARI¡¡¡AURTEN SEKULAKOA EGITEN ARI ZARETE¡¡AUPA ERREKA¡¡¡HAY ELDUDEN LARUNBATEAN....INAUTERIAK HEMEN ETA IRUÑAKO AUZO BATEAN.KLASIKOA¡¡¡¡