
Zangotzan lortutako emaitzak izugarrizko garrantzia izan zuen, baina joan den asteko garaipenak segida izan behar du larunbat honetan. Aurkari gogorra izanen du aintzinean Errekak: BM Burlada, 6.postuan dagoena 16 punturekin.
Hona hemen Burladaren talde guztia:
http://www.bmburlada.es/area.php?idarea=56&idioma=&t=Eta bertze link honetan, Txominentzat pista bat, taldeko goleatzaileak:
http://www.bmburlada.es/area.php?idarea=48&idioma=&t=
Lehenago, 16:00etan jubenil neskak arituko dira Ultzamaren kontra, eta seniorren ondotik (19:00etan) jubenil mutilak Ardoiren kontra. Beraz, eskubaloi beteriko arratsaldea Doneztebeko Polikiroldegian izanen duguna. AGERTU!!!!!!
Gogoratu partidu guztiak:
Seniorrak Donezteben 17:30etan: Erreka - BM Burlada
Jubenil neskak Donezteben 16:00etan: Erreka - Ultzama
Jubenil mutilak Donezteben 19:00etan: Erreka - Ardoi
Kadete neskak Donezteben 10:30etan: Erreka - Ardoi
Infantil neskak Iruñako Torre Basokon ( zelai neutrala) 10:00etan: La Merced - Erreka
No hay comentarios:
Publicar un comentario