domingo, 22 de marzo de 2009

ASTEBURUKO EMAITZAK

JUBENIL NESKAK:
River Ega ( 2.nazionala) 22 -Erreka 22

8 jokalari bakarrik joan ginen Andosillara , eta 2. Nazionaleko talde baten kontra aritzeko gainera. Hau ikusita edozeinek pentsa dezake erraz galdu genuela partidua. Ba ez zen horrela izan!!!

Partidu gehiena aintzinetik egon ginen, eta bigarren zatian 6 goleko errenta izatea lortu genuen. Baina 10-15 minutu arront txarrak izan genituen, eta haien joko hobetzearekin batera, markagailua erabat aldatu zen. Urduri jarri ginen, ez ginen abantaila mantentzeko gai izan... Horrela, partidua akitzeko minutu bat eta 20 segundu falta zirenean 22 -20 galtzen jarri ginen.

Baina hor defentsa indibiduala egin genuen, eta Andosillako neskek ez zuten egoera horretan jokatzen jakin. Azkenean, 5 segundu falta zirenean, berdinketaren gola sartu genuen. Ta kontent etxera!!

Berriz ere nabarmendu talde guztiaren esfortzua eta gogoa. Eta berexiki Itziar kadetearena. Goizean bere taldearekin jokatu eta bazkaltzeko denborarik gabe Andosillara eraman behar izan genuen, bederen aldaketa bat izateko. Eskertzen dira horrelakoak!!!

Benga neskak, heldu den asteburuan atsedena eta hemendikan 15 egunera azken partidua, Loyolaren kontra. Denboraldi polita ari gara egiten, eta 2. nazionaleko talde baten kontra punturen bat lortzea ez txantxetako gauza. Zerbait ongi egiten ari garenaren seinale!!!

KADETE NESKAK
BM Ardoi 32 -Erreka 28

INFANTIL NESKAK
Erreka 17 - La Merced 34

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Zorionak neskak!!

Hagitz kontent dago zuen "Misterra" e... jeje ta ni ere!! Pena ezin izan nintzela juan!!

Anónimo dijo...

zorionak denei!!!!!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

zorionak!!!