Denboraldi honetan Donezteben ikusi dugun partidu kaxkarrenetakoa izan da gaurkoa. Errekak ez du azkeneko partiduetan erakutsi duen joko erakargarri hori azaldu. Zaila da horrelakoetan behar bezalako tentsioa izatea, egia erran. Garrantzitsuena, bi puntuak etxean gelditu dira. Gaizki aritu baina irabazi...talde aunitzek beretako nahiko zuten gaitza!!!!!!!
Iruñan Txantreak eta Anaitazarrak 25-25 akittu dute, beraz azkeneko partidurarte ez da argituko bigarren postua norentzat den. Horretarako bi hautagai daude: Erreka eta Txantrea. Gure esku dago bigarren izatea, izan ere, Barañainen Lagunak taldearen kontra irabaziz gero, Erreka izanen da txapeldunorde.

No hay comentarios:
Publicar un comentario