Jubenil neskek larunbat honetan Kopa Txapelketa hasten dute. Zaila izanen dugu gauza, jubenil eta 2. maila nazionalekoak elkarrekin jokatuko dugulako baina tira, gure eskutan dagoena egingo dugu eta kitto.
Gure taldean bertze 4 ekipo daude, eta denen kontra arituko gara buelta bakar batean.
Hauek dira jokatuko ditugun partiduak:
7/03/09 Oberena - Erreka : zehaztua ez badugu ere, 2.Nazionaleko taldearen kontra izanen da seguraski.
14/03/09 Erreka - Lagunak
21/03/09 River Ega ( Andosilla) - Erreka
29/03/ 09 Atsedenaldia
4/04/09 Erreka - Loyola
No hay comentarios:
Publicar un comentario