lunes, 30 de marzo de 2009

KORRIKALARIAK ERE BADITUGULA!!!

Orain arte blog honetan atzendu xamarrak izan baditugu ere, gure herrian eta inguruan Korrikalari aunitz eta hagitz onak baditugu.

Komentatu genuen Xanti eta Anak Bartzelonako maratoian egindako balentria. Larunbatean bertan Fermin Oteiza eta Joxerra Aldabek Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egin zuten, eta hau dena gutti ez balitz, Manttaleko korrikalariak Mendiko denboraldiarekin hasi dira Saran.

Hemendik aintzinera guzti honen berri ematen saiatuko gara. Blog-a zuentzat ere irekia dago, dudarik ez egin!!

Zuen kronika, argazki etab.-en zain gelditzen gara!!!

No hay comentarios: