Zorionez Errekaren partiduan ez zen ezustekorik izan, eta garaipena Doneztebera etorri zen. Baina aurtengo sorpresen Kopa izaten ari da: Anaitasunak TID taldeari irabazi zion, Txantreak 8 golez Ardoiren kontra....
Eta Errekaren taldean, Beti Onak B taldeak 10 golez irabazi zion Burladari. Horrela, gure etsai nagusia Burlada izanen zela uste genuenean, gauzak erabat aldatzen dira emaitza honekin. Emaitza honen zergatia?? Ba, Beti Onak B taldearekin, lehen mailan aritzen diren 4-5 jokalari jokatzen dutela Kopa.
Beraz, ortziral honetako partidua hagitz zaila izanen da eta partidua "klabea" finalerdietan egon nahi bada. izan ere, Beti Onak B taldeko arerio gogorren bihurtu da bere lehen taldetik hartu dituen "fitxaje" hauekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario