domingo, 3 de mayo de 2009

Anaitazarra, igoeratik partidu batera

Anaitazarra igoera fasea jokatzen ari da Mataró-n asteburu honetan, eta orain arte, gauzak ezin hobe joaten ari dira: lehendabiziko partidua Valencia-ko txapeldunaren kontra gol batez, eta atzo Puig del Valls taldearen aurka 36-32 irabazi dute.

Gaur goizean Mataró-ren kontra igoera jokatuko dute. Ez dute erraz izanen, izan ere Mataró-k ere bi partiduak irabazi ditu eta gainera etxean ari da. Informatzen segituko dugu!!!

No hay comentarios: