lunes, 25 de mayo de 2009

LAGOS DE COVADONGA


Bueno, dagoeneko pasa aurtengo lehendabiziko martxa haundia, niretako gainera lehendabiziko martxa izan dena, Cangas de Onisen ospatu den, Lagos de Covadonga klasika.
113 kilometroko ibilbidean, Torneria, Ortigeiro edo Rebollada eta Lagoseko igoerak igo behar genituen, Lagoseko kaxkoan ibilbidea akitzeko. Ortziraleko bazkalondoan atera ginen Beratik, 3 beratar (Xabi, Mikel eta Patxi) eta ni. Larunbat goizerako eguraldiak lagunduko zuela iragarria zegoen eta martxaz gozatzeko ideiarekin joan ginen...Arratsaldeko 7etarako iritsi ginen Cangasera, dena moldatu, dorsalak hartu eta hango feria ikusi genuen, ikaragarria da hainbertze txirrindulariendako montatzen dituzten stand edo feria kantitatea...
Bertan ezagun aunitz ikusi genituen, tartean Josu Juanena doneztebarra, zeina Otsagiko lankide batzuekin joana zen...Goiz afaldu eta 11etarako ohatzean ginen, hurrengo egunean irteera goizeko 9tan baitzen. 7etan ernatu eta lehendabiziko nahigabea, euria leher ari zuen Kangasen... Gure pensioan 20 txirrindulari edo izanen ginen, eta erdiak ez ateratzeko erabakia hartu zuen, euriak ekar zezakeen arriskuagatik, 3000 lagun asfalto bustiarekin azkar joan nahiean malo...
Guk krisi gabinetea egin ondoren, ateratzea erabaki genuen, zelaian lasai, eta gora estutzeko asmoarekin.Txubaskeroak jantzi eta irteeraren zain jarri ginen. Goizeko 9tan irten ginen euri jasa nahiko gogor baten azpian... Nik argi nuen zelaian ez nuela arriskatuko eta nire martxan joan nintzen, jende aunitzek pasa egin ninduelarik, talde onaren bentajak galtzea pena ematen zidan, baina ez nuen Asturiaseko asfaltoaren zaporea probatu nahi...
Ribadesella ailegatu baino lehenago, miraria gertatu, eta euria gelditu bakarrik ez, eguzkia ere atera zen, handik aurrera banekien ibilbidea repetxoz beteta zegoela, eta aurrerantz egiteko asmoa hartu nuen... Oso fuerte sentitzen nintzen, repetxo guzietan jende andana pasatuz, eta lehen portura iritsi aurretik lehenbizikoak bistan nituen, nahiko atzean nintzen arren, 300 bat izanen nituen aintzinetik.Lehen portuaren hasiera ez da gogorra, eta hor ere nuen guzia eman nuen... Gargero txubaskeroak mesede baino kalte egiten zuen, haren barnean egosten ari bainintzen. Pelotoian ibiltzeko ez naiz sobera jaioa eta martxan ez nuen txubaskeroa kendu nahi, hori dela eta gora jaraitu nuen... Ordurartean eginiko esfortzuak eragin izan zidan azken 3 kilometro oso gogorretan, eta ezin izan nuen ordurarteko martxa eutsi...
Beheruntz karretera bustia zegoen, eta jeitsiera oso arriskutsua zela gogoratzen nintzen, hori dela eta gutxi arriskatu nuen, eta talde on batek alde egin zidan.Bigarren portuko lehen erdia taldean sartuta egin nuen, erritmoa ez zen sobera ona, baina alde egin zuen bakarrak erritmo sobera indartsua zuen neretako.
3 kilometroren faltan, beste batek erasoa jo, eta haren gurpilara itxekita, bigarren portua ere gainditu nuen. Goian botelllinak bete, bi platano jan, eta Lagosera... Lagoserako bidean jendeak ez zuen sobera tiratzen eta nire erreleboak ere ez ziren behar bezain indartsuak, Covadonga basilikaren parera iritsi, eta bertan hasten zen azken mendatea, lagos mitikoak, helburua garbia zen , joan den urteko 55 minutuak hobetu, eta 50era hurbiltzea...
Hasi eta berehala ikusi nuen zangoak ez nituela irteeran bezain ongi, joan den urtean 42arekin Hueserara iritsi nintzen, baina aurtengoan ia segidan 30 sartu nuen, pinoiekin jolasteko. Portua ezagutzea ere bentaja da, eta gutxigorabehera banekien nun estutu eta nun altxa hanka. Mirador de la Reina pasata ohartu nintzen 50etik ez nintzela jeitsiko baina agian iazko marka hobetuko nuela...
Azken txanparako zerbait gordeta nuen, eta dena eman nuen azken 2 kilometrotan...Azkenean, 3 ordu eta 58 minutuko denbora, iazkoaren oso antzekoa, minutu bat hobea, eta igoera 53 minutu 27 segundu, iaz baino bi minutu hobea... Sentsazio gazi gozoak, hobetu arren gorantza sobera ongi ez bainintzen sentitu...
Goian beratarrei itxoin, ezagunekin hitz egin, eta beherantza, hurrengoa Luchon-Doneztebe izanen da, baina ez dakigu Errekaren egunean egin ahal izanen dugun, Tourmalet oraindik itxita baitago...
GORKA BIDEGAIN

2 comentarios:

buba dijo...

AUPA GORKA¡¡¡DENBORA HORREKIN ZE NAHI DUK EGIN BA ?LASAI LARUNBATEAN EGUZKI GOXO GOXO IZANEN DUZUE ETA DONEZTEBEN TXAMPAN FREXKO FREXKO ESPERUAN.ANIMO MUTILAK¡¡¡¡

Gorka dijo...

Ai ama, Buba sobera optimista ez ote zaude...

Bihar arratserako tourmaletek itxita jarraitzen badu, aste bete gibeleratu beharko dugu gure ibilbiderako hitzordua...

Pena da baina...