
Bueno sartuak gara dagoeneko denboraldiaren lehen zati gogorrean, eta hemendik ekainaren 20era, Quebrantako eguna, astebururo izanen dugu orain arte egindako lana zuzena izan den erakusteko aukera...
Asteburu honetan, Estatuko zikloturista haundienetarikora joanen gera Doneztebetik, Cangas de Onisen ospatzen den Lagos de Covadonga martxara hain zuzen ere. 3000 zikloturistak topo eginen dugu irteeran 114 kilometroak eta aurrean izanen ditugun 3 portuak gainditu nahiean...
Joan den urteko esperientzia badaramat, eta tira, argi dugu zer egin eta are garrantzitsuago, zer ez den egin behar... Aurre xamarrean ateratzen saiatuko gera, eta lehen 60 kilometrotan erorketak ekiditea izanen da lehen heburua. Lehen portuan hasiko da niretako benetako lasterketa, hor hasiko bainaiz dudan dena ematen...
Jeitsieran gutxi arriskatu, jendeak gehiegi arriskatzen du askotan..., bigarren portua talde on batean pasa, eta Lagos!! Bertan nire joan den urteko denbora 55 minutu, hobetzea izanen da helburua...
Joan den urtean orotara 3:59 minutu erabili nituen, baina, oso azkar ibili ginen hasieran, eta ez dakit aurten jendea horretarako egonen den... Espero dezagun eguraldiak lagundu eta lagoak ikusteko aukera izatea batetik, eta erorketa eta aberiarik ez izatea bestetik, oraindik martxa eta reto gehiago badaude eta...
Gorka Bidegain
No hay comentarios:
Publicar un comentario