jueves, 28 de mayo de 2009

LUCHON - DONEZTEBE: AZKEN ORDUA


Azken momenturarte dudan egon da Gorka eta bere lagunek Luchon- Doneztebe eginen zuten, Tourmalet kotxeentzat itxia dagoelako. Baina berri pozgarriak ditugu, iragarri bezala, bizikleta gainean izanen ditugulako larunbat honetan. Horra hor Gorkaren kronika:
-------------------------------------------
Frantziako hainbat instituziorekin (trafiko, Turismo ofizina...) solastu ondoren, Luchon-Donezteberen lehendabiziko edizioa aurrera eramatea erabaki dugu... Maleruski abentura honetan parte hartu behar zuten bik, Zumarragako Asier eta Molins del Rei-ko Alex, ezin izanen dute parte hartu, lanarekin azken orduko arazoak izan baitituzte...


Hala ere, Iñaki Gurrutxaga oriotarra eta ni neu goizeko 6etan aterako gera Luchonetik... Erran digutenez Tourmalet itxita dago kotxean pasatzeko, hala ere guk asmoa dugu bizikletarekin ahal den tokiraino igo, eta ahal baldin bada bertze aldera pasatzeko... Elurrak galerazten badigu, Iñaki ibilbide alternatibo bat bilatzen hasia dago, Tourmalet toki berdinetik igo, eta Lourdesetik buelta egiteko... Hau eginez gero, Soulor igo beharrean beste portu bat igoko ginuen, Soulor igota 360 kilometrotara joanen baitzaigun etapa...
Eguraldi ona iragarria izateak eta Errekaren egunarekin koinzidetzeak eman digu abentura honetan murgiltzeko azken bultzada, ikusiko dugu Doneztebera iristeko kapazak izanen garen, ez baita batere erraza izanen... Bueltarakoan kronika izanen duzue...
GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: