Errekaren Egunean izugarrizko balentria lortu nahi dute 4 txirrindularik, hoien artean Gorka Bidegain doneztebarrak: Luchonetik Doneztebera dauden 307 kilometroak biziketa gainean egin. Horrela daude prestaketa lanak, Gorkaren hitzetan:
2 aste terdi, hori da Luchon Doneztebe etapa egiteko falta den denbora, denbora nahiko izanagatik ere, ez nahiko hurbil ikusten hasiak gera gargero...
Tartean beste froga bat ere korritu beharko dut, Lagos de Covandogako klasika, baina horri buruz beste batean solastuko gera...
Dagoeneko argi dugu Luchon Doneztebe egitera animatu garen txirrindularien zerrenda, azkenean 4 izanen gara goizeko 6etan Luchonetik abiatuko garenak, eta denak ezagutzeko bakoitzaren aurkezpen ttipia eginen dut, nire burua kanpoan utzita noski, niri gehienok ongi ezagutzen nauzue eta...
Alex Maymo, txirrindulari kataluniarra, distantzia luzetako frogetan ibilia, txirrindulari indartsu eta kementsua.
Iñaki Gurrutxaga oriotarra, bizikletarekin toki berriak ezagutu eta bizikletaz gozatzeko zale amorratua... Honek ere distantzia luzetan badu eskarmentua, joan den urtean Barcelona-Perpiña-Bartzelona egin baitzuen Alexekin batera... Bizkarreko minak jota Luchon-Bayona ezin izan zuen akitu, eta joan den urteko ezten hori ateratzen saiatuko da.
Hirugarrena berriz Asier Ruiz de Eguino Zumarragatarra izanen da, aurten arte distantzia luzean ibili ez bazen arren, aurten Flandriako tourra (260 km) eta Santiago Bidea bi egunetan (400+391 km) egina da...
Bidelagun nire aita eta Jose Gallego doneztebarra izanen ditugu, kotxearekin gure bidea jarraitzen, eta bidea aipatu dudanez, bidea zein izanen den ere adostuta daukagu dagoeneko.
Elurrak bideak zabaltzen baditu bederen, oraindik ere bi mendate itxita daude, Peyresurd, Aspin, Tourmalet, Soulor-Aubisque binomioa, Ahuski eta Izpegi igoko ditugu. Ahuski Atharratzetik igoko dugunez, kilometro batzu janen dizkiogu bideari, ez baikara Mauleraino jaitsiko.
Honela, bidea 307 kilometrotan geratuko zaigu, 7000 inguruko desnibelarekin... 6retan aterako garenez, matxurarik izan ezean arratseko 10etarako Donezteben behar genuke, baina holako bideetan gauza aunitz pasa daitezke, haizea, eguraldi zatarra...
Eguraldia oso txarra bada, argi pentsatu beharko dugu abiatu edo ez, hori dela eta badakizue, Arizkungo klarisei arraultzak eramatera!!!
GORKA BIDEGAIN

ARGAZKIAK: Goian Luchon, beittin Donezteben
1 comentario:
ANIMO GORKA EA ZORTE DUZUEN ETA EGURALDIAK LAGUNTZEN DUN.BERO PIXKO BAT GURE ALEMANIAR POTOLITO BEZALA¡¡¡ANIMO ETA LORTZEN BADUZUE BESTATAN ALTXAFERUA BOTATZEKO PREST¡¡¡JUDASPREST JE JE¡¡¡¡
Publicar un comentario