Ongi hasi dugu ekitaldiz beterik dugun asteburu hau. Sanbak bere proiekzioa bota zuen, eta jendeari aunitz gustatu zitzaiola beldurrik gabe erran dezakegu. Giro herrikoi eta mendizalea Leku-Eder Zineman.
Ondoren Mus Txapelketa burutu zen, eta egia erran, espero baino jende gehiago elkartu ginen. 40 bikote inguru, giro eta eguraldi paregabearekin. Hori dena ongi hornitzeko, pintxoak eta bokatak izan genituen, eta Txozna ere ireki genuen, gure muslariak behar bezala hornitzeko.
Jaba eta Juanjo izan ziren txapeldunak ( urdaiazpikoa eta trofeoak beraientzat); Maider eta Edurne gelditu ziren bigarrenak ( hauek trofeoa eta txuletak etxera).
Hori ba atzokoa. Gaur gehiago. Denak gonbidatuak zaudete!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario