martes, 16 de junio de 2009

IRATI XTREM


Konzeptu desberdin bat, hori da Irati Xtrem martxa, ohituta gauden martxekin konparatuz bederen, konzeptu oso desberdin bat... Maiz keju izaten gara martxetan parte hartzen dugun jendea, gure martxak sobera konpetitiboak direla, baina aldi berean, konpetitiboak ez direnetara ez gera joaten, total, paseotxoa egiteko, nire kontu bertze egun batean eginen dut.... eta horrelakoak pentsatuz...

Bada Otsagabian ordea, bi konzeptu horiek uztartzen dituen martxa bat, Irati Xtrem, paisaia zoragarriak, malda ikaragarri gogorrak, jendearekin solasean joateko aukera, eta azkenean, Larrau bezalako munstro baten aintzinean indarrak neurtzeko aukera... Martxa hori egitera hurbildu ginen Xabi, Mikel eta Patxi beratarrak, eta ni neu, Josu doneztebarrak han duen pisuan gaba pasako genuelarik...

Ernatu bezain abudo ikusi genuen egun gogorra izanen zela, goizean goiz beroa sentitzen hasia baitzegoen... Goizeko 9tan eman zitzaion hasiera martxari, Otsagiko haurren gibeletik Ezkarotzeraino joan ginelarik pelotoi neutralizatuan... 2 kilometro egin bezain abudo, hasi zen lehendabiziko portua, Garraldakoa... Berehala ikusi zen ez zela hau bertze martxen antzekoa, jendeak dena sartu, eta berriketan pasatu baitzuen, hau eta hurrengo biak ere bai, Remendia eta Abaurrea, erritmo lasaian eta tertulian...

Garayoara iritsita Orbaizetako arma fabrikara jo genuen, eta han zegoen lehen oztopo serioa, 300 metroko pareta, %17 ko median eta %23ko maximarekin, eta zementatua gainera... Gora hasi eta piñoiak salto egin zidan, hanka lurrera eramatera behartuz, bi aukera, edo oinez segi, edo behera joan eta berriro saiatu.... Behera joan nintzen eta bigarren intentoan berdina pasa zitzaidan, baina hori bai, gailurretik hurbilago... Hala ere ez nuen nahi muro hura oinez atera, eta berriro behera joan eta hirugarrenean bai, goraino...jeje!

Orbaizetan abituallamientoa genuen, eta denbora franko eman genuen ura hartu, eta zerbaitere jaten... Han lehen portu serioa hasten zen, ez oso luzea, baina gargero malda gogorrak zituen, Azpegi... Oso portu polita, paraje eder eta berdeekin, eta trikuarriz eta menhirrez betetako belagiekin... Hemen ere arazoak izan nituen kanbioarekin, baina lortu nuen goraino iristea... Jeitsiera luze eta arriskutsu baten ondoren, eguneko ezezaguna tokatzen zen, Errotzate edo Artaburu, 10 kilometro %10ean... OSO gogorra izan zen portu hau, gainera dagoeneko beroa oso sapa zen, portua hasi eta Patxi harrapatu nuen , eta handik aintzinerako batera egin genuen biak, ahal zenean hizketan, eta sobera ez sufritzeko intentzioarekin... Jende andana aintzindu genuen, eta halako batean goian ginen... Beste jaitsiera oso arriskutsu baten ondoren, bigarren abituallamientora iritsi ginen, bertan 15 minutu edo egon ginelarik... Ondoren Surzaiko lepoa igo genuen, oso paraje politetan, valentziar eta aretxabaletar batzuekin solasean, pena bakarra ordurako beroa itogarria zela... Surzai jeitsi eta Iratiko gaina tokatzen zen, poliki poliki irabazi genuena... Goian beste abituallamientoa zegoen, bertatik jaitsiera luze eta azkar bat, eta Larrauko herrian ginen...

Bertan hasten zen 11,8 kilometrotako kronoeskalada, nire markarik hoberena 59 minutukoa zen ordurarte, baina inoiz ez nuen kronoeskalada formatuan igo... Hasi aintzinetik herriko iturria topatu eta ur hotza hartu nuen, lepoa freskatu eta bidenabar ni ere piskat freskatzeko... Ahal izanez gero 50 minutura hurbiltzeko interesa banuen, baina banekien bero horrekin guzien denborak ez zirela sobera onak izanen... Karrerila hartu eta goruntza abiatu nintzen... Lehen bi kilometroak gustora egin nituen, pultsoa kontrolatuz eta erritmo ona eramanez, 11-12 kilometro orduko... Herraduren tokira iritsita ordea, pultsoa 180 era igo zitzaidan, ez nintzen sobera gaizki aurkitzen, baina ongi ezagutzen dut portu honetan txakalaldia harrapatzea zer den, eta hanka zertxobait igo nuen..., 10-11 kilometro orduko... Konturatu orduko basoa utzi nuen, eta nire aintzinean Erroymendiko malda nuen, hortzak estutu eta 4 kilometroren faltan dagoen atsedenalditxora iritsi nintzen, denbora begiratu eta 36 minutu... Piñoiak jeitsi eta azken txanparen bila... 2 kilometroren faltan malda berriro tentetzen da, saiatu nintzen piñoi bat jeitsi eta 10 minutuko serie bat egiten, baina, beroak jota nintzen, eta zangoek ez zuten erantzuten... Azken astinaldia eta gailurra, 55 minutu eta 40 segundutan... Berorik gabe hobetu nezakeela uste dut, eta ez naiz sobera gustura gelditu... Hala ere, gero sailkapena ikustean, orohar oilar denek joan den urteko denborekin alderatuz denbora gehiago erabili dute, beraz, nahiko konforme gelditzen naiz, 38 garrena egin dut sailkapen orokorrean, 1000 lagunetatik 38garrena , beraz ez dago hain gaizki...

Gailurrean Patxiri itxoin, eta biok joan ginen Otsagi aldera, han dutxa eta masaje bat hartu ondoren, prestatzen hasiak gara hurrengo erronkarako , Quebrantahuesos larunbat honetan izanen da, konpetitiboetan konpetitiboena, ikusiko dugu zer nolako maila ematen dudan, 6 ordu terdira hurbiltzea izanen zen helburu gorena, baina 6:45ekin ere gustora...

GORKA BIDEGAIN

3 comentarios:

rooney dijo...

Iepa!!!!
zorionak gorka berriz ere!!!ondia 38. joe ondo!!!!Josuk ze postu egin zuen? egin bazuen eh?


beuno bizikleta bestetan aparkatu beharko duk ez? gure txarlez itzegiteko,jeje!!!!haurten kuidau lance turrean diagula eta bat baiño gehiago atzean utziko dizkik alu honrek,jeje!!!!!!!!!!

Gorka dijo...

Josu nigandik hagitz hurbil geratu zen, 56:20 edo antzeko denborarekin, eta 46. egin zuen, honi ere eguraldiak ez zion mesederik egin, bere denborarik onena 51 minutukoa baita, eta denbora horrekin lehen 15etan egonen zen....

iribar dijo...

Josu- Gorka, sois unos autenticos fenomenos. Aupa y a por nuevos record