sábado, 6 de junio de 2009

NAFARROA TXAPELDUN DONEZTEBEN

Nafarroarentzat izan da "Campeonato Vasco-Navarro" deituriko txapelketa. XXXI. edizioa du torneo honek, eta jubenil mutilen mailan Donezteben jokatu da. Lehen partiduan Araba gainditu ondoren, finalean Gipuzkoaren kontra aritu da Nafarroa. Hemen ere, partidu orekatu eta polit baten ondoren, Patxi Lezaun eta Fitok entrenatzen duten mutilek garaipena lortu dute. Hirugarren Bizkaia izan da eta laugarren Araba.

Polikiroldegian giro bikaina izan dugu, bereziki arratsaldeko partiduetan. Nabarmendu txapeldunen artean Errekako jokalari den Kepa Miguel doneztebarra egon dela. Zorionak!!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

¡ZORIONAK KEPA segi aurrera !