martes, 23 de junio de 2009

Niko Mindegia, Egipto-ko Mundialari begira

Niko Mindegia, San Antonioko erdiko Doneztebarrak, Egipto-ko "Munduko Junior Txapelketa" dela eta, berriz ere selekzioarekin dago.

Egun hauetan Pinto-n (Madril) dago konzentratuta, ondotik Danimarkara joan eta lagunarteko bi partidu jokatzeko.

Uztailaren 13tik aintzina, berriz, Gijon-en, konzentratuko dira 14 egunez, eta 30etik aintzina berriz Pinto-n abuztuko 3an Egyptora joan eta txpelketari ekin arte. Txapelketa abuztuko 4an hasi eta 19a artean iraunen du.

Niko pisu handiko jokalaria dugu Junior Selekzioan. Orain arteko jardunean horrela erakutsi du eta iazko Europako txapelketetan eta baita txapelketa honetarako sailkatzeko partiduetan ere maila hagitz altuan aritu izan da Doneztebarra.

Hau da, hain zuzen ere, Junior mailan jokatuko duen azken txapelketa, izan ere, datorren denboraldian, adina dela eta, ez baitira jada Juniorrak izanen bere belaunaldikoak.

Beraz, bere taldekideekin batera, txapelketa on batekin agurtu nahi dutela elkarrekin egin duten bidea erran digu Nikok. Selekzioko 5 edo 6 lagunek, behinik behin, kadeteetan hasi eta orain arte egon baitira beti elkarrekin selekzio desberdinetan, 6 urte hain zuzen ere, eta beti postu onak lortu badituzte ere txapelketa guztietan, 4. postutik ez dira pasatu, beraz, elkarrekin jokatuko duten azkeneko txapelketa honetan muga hori autsi nahi dutela, hain zuzen ere.

Horrela izan dadila ahal bada, behinik behin !!!

Txomin Mindegia

1 comentario:

hartza0 dijo...

Por cierto, quien lo está intentando sujetar en la foto es Gedeón Guardiola, pivote del Naturhouse y nuevo fichaje del Portland para el año que viene.