miércoles, 1 de julio de 2009

...eta krisia eskubaloira ailegatu da


Krisia goitti, krisia beitti, horren inguruan bertzerik ez da solasten azken aldi honetan. Gizarte guztian zabaltzen ari den kontua, eta eskubaloia ez dago horren salbu. Horrela, 1. maila Nazionalean ( Erreka baino maila bat altuago) izugarrizko mugimenduak ari dira izaten.

Joan den urtean igoera fasean ibili zen Tuterako Sanchicorrota taldea kategoriari uko egin dio diru falta dela eta. "Estructuras Corellanas" zuen babesle, baina hauek futbolera aldegin dute Tudelano taldea babesteko.

Zizurko Ardoi taldeari gauza bera gertatu zaio. Zenbakiak, nonbait ere, ez zaizkio inondik ere ateratzen, eta meritu eta esfortzu guztiarekin maila mantendu eta gero, ez dute aurten talderik aterako 1.Nazionalean. Asturiasko talde bat egonen da Zizurkoen ordez.

TID San Antonio ere, bere horretan ezagutzen dugun bezala, ez da lehiatzera aterako, baina hauek zorte haundiagoa izan dute, izan ere Anaitasunak hartuko du bere lekua, eta berarekin TID taldeko jokalari gehienak arituko dira.

Eta bertze urte batez 1. Nazionalean arituko dena Atarrabiako Beti Onak izanen da. Hauek, bertzeak ez bezala, denboraldi kaxkar baten ondoren maila galdu zuten, baina bertze taldeen hutsuneak betetzeko, joan den urteko Kategoria beran aritzeko aukera eman diete Federaziotik. Eta hauek baietz. Nola diren gauzak!!!Horrelakoetan ikusten da gibeletik behar bezalako Elkarte baten sostengua izatearen garrantzia. Beti Onak txanponaren alde batean, Ardoi eta Sanchicorrota bertzean. Krisia, beraz, eskubaloian ere murgildu da, gogor gainera...

No hay comentarios: