miércoles, 5 de agosto de 2009

Ttipi-Ttapa: 500. alea

Ttipi-Ttapa aldizkariak 500. alea argitaratu duen honetan, ondorengo artikulua idatzi dut, beti ere, Erreka Kirol Elkartearen ikuspuntutik begiratuta. Zorionak berriz ere Ttipi-Ttapakoei!!!:

Gure eskualde ttiki honetan behar- beharrezkoak dira kirolan, kulturan edo edozein bertze alorretan lan egiten duten Elkarteak. Doneztebeko Erreka Kirol Elkartea hortan dabil azkeneko 33 urteetan.

Gure gabeziak ditugu, bai ekonomikoak bai giza baliabide aldetik ere, baina gure mugak ditugun arren bizirik gaude, hagitz bizirik gainera. Elkartea osasuntsu dago, gogotsu, eta horrela azaltzen dute urte guztian zehar martxan jartzen ditugun ekitaldi ugariek.

Guzti hau posible izateko ezinbertzekoa da gure lana “munduan zehar” zabaltzea. Horregatik jarri genuen martxan, orain dela urte bete inguru, Erreka Kirol Elkartearen Blog-a. Eta horregatik argi ikusten dugu TTIPI-TTAPA bezalako egitasmo batek duen garrantzia. Zuen beharra dugu, haundia gainera, egiten ditugun ekitaldiak jendearengana hurbiltzeko eta borontate hutsez egiten dugun lan guzti hori ezagutzera emateko. Eta zuek, nolabait ere, gure beharra ere baduzue, eskualdea “hilik” ez gelditzeko geurea bezalako Elkarteak behar baitira.

ELKARLANA da gure artean dagoen erlazioa, eta elkarlan horretan gure ondoan izanen gaituzue etorkizunean ere. Eskerrik asko urte guzti hauetan TTIPI-TTAPA posible egin duzuen guztiei. Bertze 500 ale eta gehiago irakurtzeko aukera izanen dugulakoan, ZORIONAK bihotz-bihotzez Erreka Kirol Elkarteko zuen lagunen partetik.

1 comentario:

buba dijo...

OSO ONDO ESANA¡ELKAR LANA HORI DA DENA EGITEKO BEAR DUGUNA¡AUPA TTIPI TTAPA¡¡