miércoles, 23 de septiembre de 2009

Gure pilotariak Nafarroako Pilota Txapelketa

Nafarroako Pilota Txapelketan ari dira buru-belarri gure pilotariak. Hona hemen www.ttipi.net web gunean gai honi buruz agertzen den informazioa:


Nafarroako buruz buruko pilota txapelketan, jubenil mailako final laurdenak jokatuko dira irailaren 26an, larunbat goizeko 10:00etatik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan.

Lehen partidan, Zugarraldeko Iker Tainta, Irurtzungo Andoni Jakaren kontra ariko da.Segidan, Oberenako Aritz Juanenea, Errekako Gaizka Bendoiroren kontra ariko da.Gero, Txarutako Antton Jauregi Irurtzungo Barberenaren kontra eta azkenik, Errekako Beñat Oronoz, Huarteko Lobanen kontra.

Joan den larunbatean, buruz buruko txapelketa honetako final zortzirenetako lau partida jokatu ziren. Lehen partidan, Zugarraldeko Iker Taintak 18 eta 2 irabazi zion Aldabideko Ander Karasatorreri; Errekako Mikel Kanpok 8 eta 18 galdu zuen Irurtzungo Andoni Jakarekin; Oberenako bi pilotarien arteko lehian, Aritz Juaneneak 18 eta 14 irabazi zion Iñigo Etxamendiri eta Errekako Gaizka Bendoirok 18 eta 5 irabazi zion Aldabideko Alain Gabirondori.

No hay comentarios: