ERREKA 14 - BETI ONAK 31
Nahiz eta markagailuak errenta haundia erakutsi, kontent akitu dugu gaurko partidua. Baja aunitz eta garrantzitsuak genituen, eta talde gogorra aintzinean, Ligako bigarren postuan dagoen Atarrabiako Beti Onak.
Baina Errekak lan haundia egin du, partiduari aurpegia galdu gabe eta baloi bakoitza borrokatuz. Erasoan arazo gehiago izan ditugu, baina defentsan, tarteka bederen, lan hagitz ona egin dugu. Egin daitekeen guztia egin eta gero, sentsazio onarekin bukatzen dira partiduak, eta hori da gaurkoan gertatu zaiguna.
Aupa neskak!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario