Jubenil neskak: Lagunak 40 - Erreka 11
Horrelako emaitza eta gero entrenatzaileek balorazio positiboa egitea harritzekoa izanen da aunitzentzat. Baina Haizea eta ni kontent atera ginen Barañain-go Polikiroldegitik. Puntu bakar bat ere galdu ez duen liderraren kontra jokatzen genuen, baja aunitz eta garrantzitsuak genituen ( 9 jokalarirekin joan ginen), eta izugarrizko "experimentu" pila egitera behartuak egon ginen partiduan zehar. Halere, jokalari guztiak barruan zeukaten guztia eman zuten, jarrera hagitz ona erakutsiz partidu guztian zehar.
Orain, larunbatean, gure ligako partidua: Erreka - Mendavia. Ea ordurako lesionaturen bat berreskuratzen dugun eta bi puntuak Donezteben gelditzen diren. Aupa neskak!!!
Infantil mutilak: Itxako 39- Erreka 26
Talde honen entrenatzaileek kontatzen digutenez, goitti doan taldea dugu hau. Jokalariz nahiko eskas dabiltza batzutan, eta partiduak luze egiten zaizkie. Baina hagitz joku maila polita hartzen ari dira, eta etorkizuna badagoela argi dago. Horren adibide Lizarran bigarren sailkatua dagoen Itxakoren kontra partiduaren zati haundi batean gauzak arront zail jarri zizkiotela.
Alebin mutilak: Mendillori 6 - Erreka 10
Juan Telletxea eta Jabiertxo Almandozen taldea lanaren ordainak jasotzen hasi dira dagoeneko. Horrela, garaipen haundia lortu zuten larunbatean Mendillorrin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario