MENDIAREN EGUNA
Dakizuen bezala, datorren larunbatean, abenduko hilabeteak 19 dituela, Mendiaren Eguna ospatzen dugu urtero bezala Erreka taldean, eta, berriz ere, gogoratu nahi dizuegu egun horretako nondik norakoak hurbildu eta parte hartu nahi duzuen guztiei.
Goizeko 7:30 etan, autobus geltoki berrian elkartuko gara Leurtzako Zirkoa oinez egieteko asmoa dugunok, bertan antolatu kotxe eta abarreko asuntoak eta martxa mendira. Itzulia 3 ordu ingurukoa da, zoragarria parajea eta eramangarria edozeinentzat fisikoari dagokionez.................ez duzue izena eman beharrik ibilbidea agiteko. Animatu, ez zara damutuko.
Bueltan, eta dutxatu eta guapo demontre jarri ondotik, eguerdiko poteo klasikoari ekinen diogu bazkalordua ailegatu bitartean. Bazkaria Kasinon 2etan, betiko legez, sakramentu guztiez atondutako illar gorria izanen da protagonista mahaian, ez bakarra ordea, horren ondotik bertze zerbait ere izanen delako zihur. Postrea era bai, eta horrekin batera gure arteko mendiko historia zaharren eta ez horren zaharren kondaira exajeratuei emanen diegu tarte bazkalondoan...........zer hobegoa hori baino eguberri aintzineko larunbata hotz baten arratsalde partean?..........bazkarirako izen ematea "Titi" ostatuan, beti bezala.
Ilunabarrean, berriz, 19:30etan hain xuxen, urteroko emanaldiari ekinen diogu zinean. Badakizue gure mendiko arduradunak, Sanbak alegia, urtero mendizale ospetsu bat ekartzen digula Doneztebera. Urtetik urtera ikusi izan ditugu gaur eguneko mendizale, eskalatzaile eta abarreko punta puntako elementuak, eta aurten ere sanbak lortu du helburua, izan ere, Patxi Goñi baitator bere emanaldia eskeintzera.
Patxi Goñi Nafarroko elitean dagoela konsidera daiteke mendizaletasunaz, eta bereziki goimendizaletasunaz, solasten dugunean. Aspaldi dabil gizona, Himalaya, Karakorum, eta munduko mutur guztietan barrena gauza aunitz eta zailak egiten eta saiatzen. Mendizaletasun garbia lantzen du Patxik, hau da, laguntzarik gabekoa eta Alpino estilokoa. Erronka zailak, eta lortzeko aukera gutxi uzten dituztenak saitzen da egiten. Inurrategi, Zabaltza, Vallejo, etb.....eko eskolakoa. Alpinismoaren garbitasuna mutur muturreraino eramaten saitzen dena, eta tontorrari baino lana egiteko moduari garrantzi aunitz gehiago ematen diona gehien bat. Mendizale autentikoa, hitz pare batean adierazteko.

Emanaldia Katchenjungari buruzkoa izanen da, munduko hirugarren mendikoa altuerari dagokionez hain zuzen ere. Aurtengo primaberan saiatu da tontor hori zapaltzen, baina berriz ere, orain dela bi urte bezala, mendiak ez dio betarik eman hori lortzeko, eta Patxi Goñi eta Katchenjungaren artean horrelako lotura poetikoa eta trajikoa ere badagoela erran daiteke lasai demontre. Duela bi urte lagun kataluniar bat hil zitzaion Patxiri expedizio hartan. Oraingoan, berriz, tontorratik 150 metroraino ailegatu ondotik uko egin behar izan dio goiti jarraitzeari, beraz, mendi hau arruntean berezia bihurtu da Patxirentzat eta horrela adieraziko digu bere emanaldian seguru aski ere.
Ez nuke akitu nahi gure mendiko arduradunari, Sanbari, haren ahalegina behar den bezala eskertu gabe. Sekulako suertea dugu horrelako langile fin eta nekaezina gure artean egoten, eta berari esker urtero horrelako aukera ederrak ari gara gozatzen. Ez da erraza Inurrategi, Pasaban, Pou Anaiak, Zabaltza, Otxoa de Oltza zenari, Oiartzabal, Mari Abrego, Pitxi Egillor, Joxe Ramón Agirre "Marrón", Daulaghiriko Nafarroako expedizioari (Jordi Pons kataluniarra barne), bere 25. urtemugan, egin zitzaion omenaldia, eta barreko guztiak, bata bertzearen gibeletik Donezteben barrena pasatzea. Behar den moduan eskertzea hori posible egiten duenari ere ez dago batere gaizki eta legezkoa eta beharrezkoa iruditzen zaidan neurrian hortxe doa nire eskerrik beroena Sanba lagunarentzat.

Ongi izan eta animatu parte hartzera gustuko duzuen ekintzetan, gure partetik, eskerrak aldez aintzinetik eta jakin ezazue ongi etorriak izanen zaretela gure artera.

TXOMIN MINDEGIA
1 comentario:
arrazoia txomin¡¡sambari zoriondu beharra dago eta nola ez,galdera bat,aurten ,zea ....diferente ikusten dizut..etzakit,oso alai..indartsu..argalago..gogotxu..daoeneko kranponak jarrita....ladys & gentlemans"crest-man" is back?yes,of course...the return of the last warrior in the hard mountain.yeahhhhhhh¡¡¡¡¡
Publicar un comentario