Erreka 18 - Baztango K.T. 26
Ilusio haundiarekin ailegatu ginen larunbateko partidura. Elizondoko partidua hagitz berdindua suertatu zen, eta edozeinek irabazteko aukera izan bazuen ere, bi puntuak gure aldera joan ziren orduan.
Hau ere modu beretik joanen zela uste genuen, baina tamalez, ez zen horrela izan. Guk ez genuen gure eguna izan, eta merezita garaipena Elizondora joan zen. Defentsan arront motel ibili ginen, hagitz geldirik eta behar diren laguntzak egin gabe. Atakean, berriz, erritmo faltan, loturik eta ideirik gabe.
Halere, ez da burua makurtzeko momentua. Genuena ematen saiatu ginen, eta horrelakoetan ezin da gehiago eskatu. Gaizki egindakoa zuzentzeko bakarrik begiratu behar dugu gibelera, baina hortik aurrera... aintzinera!!!
Gogor entrenatu, hobetzen saiatzen segitu... ez da bertze biderik. Emaitzak ailegatuko dira, lasaaaaiiiii!!!
Hilbeltzaren 17a arte ez da Liga bueltatzen. Espero dugu ordurako lesionaturen bat berreskuratzea, izan ere denen beharra dugu taldea behar bezala aritzeko.
Ordurarte, serio eta gogoz entrenatzen segitu eta animo!!!!!!!!
Ah!!! Nabarmendu berriz ere norgehiagokan egon zen giro ona, eta zoriondu Baztango K.T.-a, izan ere merezimendu osoz irabazi ziguten partidua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario