miércoles, 16 de diciembre de 2009

Larunbatean, Euskaraz Bai Eguna

Mendiaren Eguna ez da izanen larunbateko ekitaldi bakarra Donezteben, izan ere Euskaraz Bai Eguna ospatzen baita. Eguerdi partean ekitaldi desberdinak izanen dira Zineman eta horien artean Errekako gure Dantzariak Axuri Beltza dantzatuko dute. Arratsaldean, berriz, haurrentzako antzerkia izanen da.

No hay comentarios: