miércoles, 27 de enero de 2010

Gure pilotariak Euskal Herriko Ligan


Errekako pilotariak Euskal Herriko Ligakoren barrenean hainbat partidu jokatu behar izan zituzten larunbatean.

Horrela, Doneztebeko Frontoian, jubenilen eskuz banakako txapelketaren barrenean, Beñat Oronoz 22 eta 9 irabazi zion Adikide taldeko Sabin Guarestiri.

Eskuz binakakoan, aldiz, Gaizka Bendoiro eta Imanol Juanenak 21 eta 22 galdu zuten Arkupeko Jon Bilbao eta Ibon Lejarzegiren kontra. 22 urtez beheitiko eskuz binakako norgehiagokan, Errekako Oier Bereau eta Mikel Mindegiak 22 eta 18 irabazi zuten Joko Alai taldeko Eneko Arandia eta Mikel Beldarrainen kontra.

No hay comentarios: