Atzoko berdinketa hagitz ona izan dela argi geratzen da kontuak ateratzen hasten bagara. Lehendabiziko ikusi nola gelditu den sailkapena:
ANAITAZARRA 22
BURLADA 18
ERREKA 17
ARDOI 16
CANTOLAGUA 13
ITXAKO 8
HUARTE 2
TAFALLA 0
Hau ikusita Anaitazarra eta Burlada dagoeneko bigarren faserako sailkatuak daude. Bertze bi plazak Erreka, Ardoi eta Cantolaguaren artean banatuko dira.
Errekak puntu bakar bat aski du klasifikatzeko baina bi partidu zail ditu Ardoi eta Cantolaguaren kontra. Larunbatean Zizurren jokatu beharreko partidua arront garrantzitsua da, izan ere hor lortu dezakegu sailkapena, eta seguraski bertze fasean egonen den taldea denez Ardoi, han lortutako puntuak bigarren faserako balioko dute.
Kasu txarrenean jarrita, hau da, Ardoiren kontrako partidu galtzen bada, Cantolaguaren aurka Donezteben jokatu beharreko partidua izanen da "klabea". Printzipioz, eta berdinketa hirukoitzik edo horrelakorik ez bada gertatzen, Erreka 5 golez edo guttiagoz galtzea aski izanen zuen, Zangotzan 25-30 irabazi baitzen.
Hauek dira niri ateratzen zaizkidan kontuak. Oker banago, zuzendu faborez!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario