sábado, 16 de enero de 2010

PILOTA: ASTEAZKENEKO EMAITZAK

Malerrekako eskuz binakako Pilota txapelketa martxan jarri zen asteazken honetan Elite eta 22 urtez beitikoen artean.

Elite mailako hiru partidu jokatu ziren Doneztebeko Frontoian. Huarteko Yoldik eta Errekako Madariagak 22 eta 5 irabazi zieten Villabonako Lizaso eta Errekari.

Maeztuko Jauregik eta Titin III taldeko Peñas-ek eguneko sorpresa eman zuten, izaan ere joan den urteko txapeldunei irabazi zieten(Hernaniko Esnal eta Gorrotxategi ) 22-15, hain zuzen.

Lesakako Irigoien eta Leitzako Iparagirrek 22 eta 5 irabazi zieten Salaberria eta Uzkudun azpeitiarrei. Txarutako Pikabea eta Arraztoak zuzenean klasifikatu dira, Altsasuko Lazkoz eta Otxotorenak ez dutelako parte hartu azkenean.

22 urtez azpikoetan lau partidu jokatu ziren Berako Eztegara pilotalekuan. Zugarraldeko Tainta eta Grajalek 18 eta 9 irabazi zieten Aurrera Saiazeko Perez eta Errekako Zelaietari. Azpeitiko Ilunpeko Iriondo eta Murgiondok 18 eta 13 irabazi zieten Oberenako Soto eta Artuch-i. Aldabideko Ezkurdia eta Lukinek 18 eta 9 irabazi zieten Azkoitiako Andueza eta Zendoiari eta Gure Txokoako Bilbao eta Errekako Baleztenak 18 eta 6 irabazi zieten Olaztiko Sutegiko Alonso eta Etxeberriari. Partidu hauen irabazleekin batera, Oberenako Zuasti eta Iraizoz, Aurrera Saiaz taldeko Urbieta eta Errazkin, Lazkaoko Goikoetxea eta Otaegi eta Ilunpeko Aldalur eta Arakistainek zuzenean klasifikatu dira.

No hay comentarios: