jueves, 11 de febrero de 2010

Atzo, 22 urtez beitiko finalerdiak.


Errekak antolatzen duen Malerrekako eskuz binakako zortzigarren txapelketaren barrenean, 22 urtez azpiko finalerdiak jokatu ziren atzo bertan Donezteben.
Erran behar da bi kasuetan Arbizuko Aldabideko pilotariak izan zirela nagusi eta finalean egonen dira, hilabete honetako 27an .
Bitxia bada ere, bi anai egonen dira aurrez-aurre final horrenta: Joseba Ezkurdia eta Mattin Ezkurdia.
Lehenbiziko partiduan Aldabideko Joseba Ezkurdia eta Lukinek 22 eta 12 irabazi zieten Lazkaoko Eskudero eta Leundari . Bigarrenean, aldiz, Mattin Ezkurdia eta Arañak 22 eta 14 irabazi zieten Azpeitiko Ilunpeko Otamendi eta Yeregiri.

No hay comentarios: