Irigoien - Iparragirre vs Renobles- Landiribar. Hori izanen da Errekak zortzigarren urtez antolatzen duen eskuz binakako txapelketaren finala, Elite Mailaren barrenean.
Atzo jokatu ziren finalerdiak Donezteben eta horrela joan zen afera:
Lehen partiduan, Mololo Irigoien lesakarrak eta Iñaki Iparragirre leitzarrak 22 eta 13 irabazi zieten Joseba Pikabea aranztarra eta Xabi Arraztoa iruritarrari.
Bigarren partiduan, aldiz, Ugaitz Renobales eta Landiribarrek 22 eta 17 irabazi zieten Narbarte eta Telletxeari.
Beraz, Elite maila honetan, eliteko finala ikusteko aukera izanen dugu!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario