Bihar izanen dira Errekak zortzigarren urtez antolatu duen Pilota Txapelketaren finalak. Baina biharko egunari paso eman aintzinetik, gaur 16:30etatik aurrera Errekako pilotarien arteko txapelketen finalak jokatuko dira.
GAUR ORTZIRALA
Eskuz banaka:Aurrebenjamin A mailan Aitor Agesta eta Urko Oiartzabal izanen dira aurrez aurre. Aurrebenjamin B mailan Pello Sein eta Oier Rodriguez. Hirugarren mailako benjaminetan, David Mitxeo eta Eneko Maylin ariko dira buruz buru eta bigarren mailako benjaminetan Aimar Zestau eta Mikel Bango.
Eskuz binaka: Lehen mailako benjaminetan, Asier Arozena eta Unai Ibarra, Aimar Saldias eta Ioritz Zelaietaren kontra. Bigarren mailako alebinetan Julen Larretxea eta Julen Saldias, Julen Inda eta Beñat Lazkanoren kontra; bigarren mailako infantiletan Iker Mariezkurrena eta Javier Saldias, Aritz Fagoaga eta Javier Seinen kontra eta bigarren mailako jubeniletan, Mikel Maia eta Julen Altxu, Ibai Juanena eta Unai Mariezkurrenaren kontra.
BIHAR LARUNBATA, GOIZEAN….
Ortziralekoaren ondotik, biharkoa izanen da “plater nagusia”.
Goizeko 10.30ean hasiko dira finalak, hiru partidekin. Benjaminetan, Umore Onako (Goizueta) Aizkorbe eta Apezetxea, Biltokiko (Igantzi) Mitxeo eta Telletxearen kontra ariko dira. Alebinetan, Errekako Salaberria eta Oberenako Mariezkurrenak Titin III.eko Zaenz eta Ilunpeko Alberdi izanen dituzte kontrario eta Infantiletan, Zugarraldeko (Burlata) Larunbe eta Sarasa, Biltokiko Telletxea eta Txapagaingo (Ordizia) Iribarriaren aurka ariko dira.
Horrela bukatuko da goizekoa.
Arratsaldean partidu gehiago izanen dira, baina lehenago bazkaria izanen da Santamaria Jatetxean. 120 lagun bilduko dira bertan.
ETA ARRATSALDEAN….
Arratsaldekoa 16:30ean hasiko da. Final desberdinak hauek izanen dira: Kadetetan Aurrera Saiazeko Zelaia eta Elustondo, Titin III.ko Iturriaga eta Aurrera Saiazeko Labakaren kontra ariko dira. Jubeniletan, Ilunpeko (Azpeitia) Etxaniz eta Aizpuru Errekako Oronoz eta Txarutako Jauregiren aurka ariko dira.
22 urtez beheitikoetan, Aldabideko (Arbizu) bi bikote ariko dira aurrez-aurre: Joseba Ezkurdia-Lukin eta Mattin Ezkurdia-Araña. Beraz, bi anai ariko dira elkarren kontra.
Maila nagusian, Irigoien-Iparragirre (Lesaka-Leitza) bikote beteranoa Renobales-Landiribarren (Aurrera Saiaz-Uharte) kontra .
Gogoratu Maila nagusiko irabazleek 800 euroko saria izanen dute eta azpitxapeldunek 700 eurokoa. Finalen ondotik sariak banatuko dira eta Luis Martinek eskainitako bi urdaizpikoren zozketa eginen da.
Espero dezagun dena ongi ateratzea!!!!!! Aupa!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario