domingo, 11 de abril de 2010

FLANDESEKO ITZULIA: OZTOPOEN GAINETIK GOZATZEN


12 orduko kotxe bidaia eskatzen duen froga batek, badu zerbait berezia, izan ere, aunitz dira, froga hau Aste Santuan ez tokatuta ere, aste buru batetarako soilik, Brujaseraino joaten diren euskaldunak, izan ere, martxa honek zerbaitere badauka. 3 pintxazo, euria, hotza, kazkabarra sufritu ostean, helmugara iritsi, eta kontent bukatzen duzun froga izateak ere asko esplikatzen du froga honen alde...

Goizeko 7retan atera ginen Iñaki eta biok Brujaseko plaza nagusitik, biharamunean profesionalek bete beharreko bide berdina egitera, eta profesionalak sinadura kontrola egiten duten stand berdinetik... Eguraldia ezin hobea zen, eguzkia eta 8 bat gradu, emana zegoen euriarekin konparatuta, gozada bat... Semaforo guziak errespetatuz, eta beti han hain ugariak diren bide gorrietatik, Ostende alderantz jo genuen, haizea gogor alde, horrek gerora froga guzian kontra izanen genuela erran nahi zuen, eta eguraldia lagun.

Lehendabiziko bi ordu hauek, nahiko poliki egin genituen, semaforo asko, eta gelditu beharreko rotonda asko ere, bestaldetik bizikleta karriletik ibili beharrak, stress egoera bat ere sortzen dizu, bidea estua delako... Ia ohartu gabe, lehendabiziko abituallamientora iritsi ginen, zeozer jan, tarjeta sellatu, eta martxa.Bigarren abiatuallamientorako bidea gorabeheraz beteta egon zen, hasi eta segidan, 80 kilometroan edo, atzeko gurpila zulatu nuen, konpontzen ari ginela, euria hasi zuen, nahiko gogor gainera, zortea izan genuen, eta flandriar baten eskuzko bonbarekin presio egokia sartu genion gurpilari, baina, 10 kilometro geroago, llantazo bat eman, eta berriz ere pintxazoa.... Berriro ere euripean konpondu, eta gure bigarren kamara gastatu...

Momentu horretan morala oso baju zegoen, asko falta zen, euria eta hotza, kamara gabe, eta gainera, ezin behar beste presio sartu gurpilari, horrek berriro pintxatzeko dakarren arriskuarekin... 10 kilometro edo egin nituen zutik , oso presio gutxirekin, gasolindegi batean, presio egokia sartu arte... Handik bigarren abituallamientora hobeki, martxa onean eta jendea aurreratzen. Bertan kamarak erosi, jan eta berriro ere eguzkitan abiatu ginen, eguneko lehen muro eta harbideetara, 120 kilometro edo eginda izanen genituen...Holandes oso fuerte batzuen taldea hartu genuen, eta hizkuntzarekin arazoak izan arren, oso ongi konpondu ginen, lehen repetxoan 100 taldean 4 bakarrik geratu ginelarik, ikusten da, hango jendea ez dagoela igotzera ohituta, kriston petardazoak jotzen dituzte malda erdian, ia pedalak emateko gai ez izatera arte...jeje!

Lehen pabeseko zatian, espero zen bezala emozionada, a tope, eta lehen muroa ere, oso azkar igo genituen, sentsazioak bestelakoak ziren, eta orain bai, hainbeste karril bizi eta horrelakoak pasa eta gero, gozatzea tokatzen zen. Ohartu gabe, hirugarren abituallamientora iritsi, eta oso fuerte geundela, muroen joan etorria hasi zen, batzuk asfaltatuta, gehienak harbide edo pabesekoak, pabeseko zati zelai asko, eta tartean, Oude, Paterberg eta Koppenberg hirukotea... GOZATZERA!

Muroetara hurbiltzean, abanikoetara jolastu eta gero, iritsi ziren muroak, emozioandarekin oso azkar igo genituen bigarren, hirugarren eta laugarrena, baina, Paterbergera iristen ari ginela, Iñakik, llantazoa jo, eta, hirugarren zulatua... Iñakik zulatu zuen tokian, igual beste 80ek zulatu zutela erratea ez da exageratua, hango kamara pila ikusita... Konpondu, eta Paterberg bere %20arekin igo genuen, handik Koppenberg, muru oso gogor, eta estu eta gainera harbide txarraduna, profesionalen lehendabiziko 20ek bakarrik ateratzen dute oinez, eta guk, ezin izan genuen, hasi eta berehala, belga bat erori, bidea itxi, eta haren atzetik heldu ginen denak, oinez igo behar...

Pena baina tira, hura lohiaz lepo zegoen, eta eroriko nahiko txarrak ikusi genituen... Hura pasata, gauza piskat zailtzeko berriz ere euria hasi zuen, eta tartean kazkabarra. Hurrengo egunean eraso ona joko zuten Molenberg muroa , lokatzaz beteta zegoen, gure aurpegiak erabat beltzatuta, hotza, zikina, Flandes epiko batean parte hartzen ari ginen dudarik gabe... Azkeneko muro eta pabes zatiak pasa, eta helmugara iritsi ginen, Kappelmurean asko gozatu eta gero...

Helmugara sasoiz oso ongi iritsi ginen, baina, hotza, animaleko hotza pasatu genuen arropa aldatu genuen arte...Hurrengo egunean profesionalen irteera ikusi, ikustekoa da han juntatzen den jendetza..., eta aste betez Flandes eta Holanda aldean turismoan, hango kirolerako eta bizikletarako zaletasunarekin txundituta, bizikletari dioten errespeto eta ematen dioten erabilpenarekin txoratuta, eta noizbaitere eta Erreka bezalako jendearen lan eta laguntzaz, hemen ere holako zerbait izatera iritsiko garenen esperantzaz....

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: