martes, 13 de abril de 2010

Gure ekitaldiak komunikabideetan


TTIPI-TTAPA WEB GUNEA:

Eskubaloia... zergatik ez?

Eskubaloia gaztetxoen artean zabaldu nahi du Erreka Kirol Elkarteak eta helburu horrekin, kanpaina berria paratu du martxan heldu den denboraldiari begira: “Eskubaloia... zergatik ez?” izenekoa. Interesa duen edozeini dago zuzendua, baina bereziki, 1996, 1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotako mutilei.
Bi entrenamendu eginen dira. Lehena Elizondoko kiroldegian, Baztango jendeari zuzendua, apirilaren 20an, 18:00etan. Bertzea, berriz, Doneztebe eta inguruko herritarrei zuzendua izanen da, eta hitzordua apirilaren 22an, ortzeguna, 19:30ean kiroldegian egin dute. Txomin Mindegia eta Pilar Olalla egonen dira entrenamenduan, eta Errekarekin eskubaloian jokatzeko prest dauden gazteek harat joan beharko dute.

Entrenatzaileen ikastaroa

Bertze aldetik, entrenatzaileen bi ikastaro ere eginen dira: oinarrizko mailakoa lehenbizikoa eta eskubaloiaren inguruan bigarrena. Oinarrizko mailakoak badu data: maiatzaren 11n hasiko da, eta 13an, 18an, 20an, 25ean eta 26an eginen da. Hiru orduko sei klase emanen dira, eta horrez gain, ekainaren 3an ebaluazioa eginen da.
Ikastaroa baztandarrekin batera egitekoa denez, seguruenik Oronoz-Mugairin eginen da, 18:30etik 21:30era, eta bertzeak bertze, nutrizioak, kirol heziketa, lehen sorospena, gurasoak eta abar landuko dira, klase teoriko eta praktikoak eginez. Gastuak Erreka Kirol Elkarteak bere gain hartuko ditu.

No hay comentarios: