lunes, 26 de abril de 2010

INFANTIL ETA ALEBIN MUTIKOAK: ZORIONAK

Margak komentarioen atalean idatzitakoa hemen jartzea erabaki dut, artikulu hainen politak merezi duelako, dudarik gabe. Ea zuei ere gustatzen zaizuen!!!!

Gaur, Errekako txandalak plantxatu ditudanean eta heldu den tenporadarako gordetu ditudanen, aurtengo neguan bizitakoa gogoratu dut. Hona hemen guraso baten burutazioak:

Infantil eta alebin mutikoek aurtengo Kirol Eskoletako ligan zer egin duten ez dut baloratu behar, hor daude emaitzak, sailkapenak eta gainerakoak. Nik baloratu behar dut zenbat gozatu dudan ama naizen aldetik bi talde horien jarraipenarekin. Eta gozamen hori guziei kontatu nahi dizuet. Gure umeak eskubaloian aritu dira, gauza anitz ikasi dute eta gauza anitz erakutsi digute. Gozatu dut ikustean nola, egunez egun, txiki horiek eta gaztetxoek taldea egin duten. Une honetan talde baten partaideak dira eta taldekideak diren neurrian badakite galtzen, badakite irabazten, badakite arerioa errespetatzen... Ikasi dute entrenadoreen lana errespetatzen eta haien aginduetara jartzen. Zenbat gozatu dudan, galdu ondoren, (aldageletan eta negaren ondorren) ikustean nola eman dioten buelta eta nola hasi diren irriz, kantari…

Zoragarria izan da ikustea nola ikasi duten lagunak errespetatzen, ez dago jokalari onik eta txarrik, denak dira taldearen partaideak. Zenbat gozatu dudan autobusean zer pozik joaten ziren ikustean (nahiz eta hagitz goiz jeiki behar izan). Gozatu dut beste gurasoekin batera gure umetxo eta gaztetxoak laguntzen Zangotzan, Lizarran, Tafallan, Burlatan, Zizurren… barnan.

Txokolatea, bokatak, kafea, pintxoak… konpartitu ditugu, eta batez ere kirola egiteko modu zoragarri bat. Beno, akitzeko eskerrak eman nahi dizkiet banan banan: Pilar, Txomin, Iñaki, Juan, Jabiertxo, Jesus (“Abuelito”) eta Rosariori (mila esker eroskiko karroa onartzeagatik eta hor egoteagatik) .

Plazerra izan da aurtengo tenporadan zuekin hau guzia bizi izana. Ea heldu den urtean gozatzen segitzen dugun.

AUPA ERREKA eta ZORIONAK.

MARGA ERDOZAIN

No hay comentarios: