sábado, 24 de abril de 2010

Infantil mutilak lider sendoak direla erakutsi dute

Infantil mutilek zerbaitegatik liderrak direla erakutsi dute, Elizondon gaur goizean jokatutako partiduan Loyolari irabazi eta gero ( 35-34).
-----------------------------------------------
Los infantiles chicos han demostrado que son líderes por algo, ganando en Elizondo al Loyola en el partido jugado hoy a la mañana (35-34).

1 comentario:

marga dijo...

INFANTIL ETA ALEBIN MUTIKOAK: ZORIONAK!
Gaur, Errekako txandalak plantxatu ditudanean eta heldu den tenporadarako gordetu ditudanen, aurtengo neguan bizitakoa gogoratu dut. Hona hemen guraso baten burutazioak.
Infantil eta alebin mutikoek aurtengo Kirol Eskoletako ligan zer egin duten ez dut baloratu behar, hor daude emaitzak, sailkapenak eta gainerakoak. Nik baloratu behar dut zenbat gozatu dudan ama naizen aldetik bi talde horien jarraipenarekin. Eta gozamen hori guziei kontatu nahi dizuet. Gure umeak eskubalioan aritu dira, gauza anitz ikasi dute eta gauza anitz erakutsi digute. Gozatu dut ikustean nola, egunez egun, txiki horiek eta gaztetxoek taldea egin duten. Une honetan talde baten partaideak dira eta taldekideak diren neurrian badakite galtzen, badakite irabazten, badakite arerioa errespetatzen... Ikasi dute entrenadoreen lana errespetatzen eta haien aginduetara jartzen.
Zenbat gozatu dudan, galdu ondoren, (aldageletan eta negaren ondorren) ikustean nola eman dioten buelta eta nola hasi diren irriz, kantari…
Zoragarria izan da ikustea nola ikasi duten lagunak errespetatzen, ez dago jokalari onik eta txarrik, denak dira taldearen partaideak. Zenbat gozatu dudan autobusean zer pozik joaten ziren ikustean (nahiz eta hagitz goiz jeiki behar izan). Gozatu dut beste gurasoekin batera gure umetxo eta gaztetxoak laguntzen Zangotzan, Lizarran, Tafallan, Burlatan, Zizurren… barnan. Txokolatea, bokatak, kafea, pintxoak… konpartitu ditugu, eta batez ere kirola egiteko mudu zoragarri bat.
Beno, akitzeko eskerrak eman nahi dizkiet banan banan: Pilar, Txomin, Iñaki, Juan, Jabiertxo, Jesus (“Abuelito”) eta Rosariori (mila esker eroskiko karroa onartzeagatik eta hor egoteagatik) . Plazerra izan da aurtengo tenporadan zuekin hau guzia bizi izana. Ea heldu den urtean gozatzen segitzen dugun.
AUPA ERREKA eta ZORIONAK.